XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nolakoak ote dira herrialde horietako haurrak? -esan zuen behin Doltzak.

- Lagunen bat izango bagenu nonbaiten! pentsatu zuen Iulenek.

Gero esan zuen ozenki:

- Gutun bat idatziko dugu.

Eta gero itsasoz bidaliko dugu.

Norbaitek hartuko du eta horrela lagunen bat egingo dugu.

- Eta nola bidaliko dugu itsasoz? galdetu zuen Aitzolek.

- Botila baten sartuta! erantzun zion Iulenek.

- Eta zuk uste duzu inora iritsiko dela?

- Jakin ez. Beharbada bai.

Probatu dezagun, probatzeaz ez da ezer galtzen eta.